Itxi

boxeo izarrak

01:30etik aurrera

Bradley Skeete boxeolari britainiarra protagonista gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Skeete Kerman Lejarragaren aurkaria izango da larunbatean Bilbon jokatuko den Europako Txapelketan.

  • Ibon Larrinaga eta Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioan. Argazkia: EiTB.

    Ibon Larrinaga eta Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioan. Argazkia: EiTB.

'Boxeo Izarrak' saioa gaur izango da ikusgai, eta Bradley Skeete britainiarraren bi borrokaldirekin osatuko dute. Lehenengoa Giuseppe Lorigaren aurka egindakoa da, eta bigarrena, Sam Eggingtonen kontra jokatu zuena.

Larunbatean Kerman Lejarragaren aurka Europako Txapelketa jokatuko duen britainiarrak 30 urte ditu, 1,85 metroko altuera, eta zenbaki hauek ditu: 27  garaipen (12 K.O.) eta galdutako bakarra. Hainbat gerriko eskuratu ditu, horien artean, bitan izan da kontinentearteko txapeldun, beste lau aldiz Erresuma Batuko tituluaren jabe eta bost bider Europako txapeldun.

Osteguneko saioan, Ibon Larrinaga boxeolariak egingo ditu komentarista lanak; Kerman Lejarragarekin batera entrenatzen da eta maiatzaren 12an New Yorken boxeatuko du. Aurrez aurre izango duen Michael Conlanen irudiak ere eskainiko dituzte.

'Boxeo Izarrak' gaur gauean izango da ikusgai, 01:30etik aurrera, ETB1en.