X-eñaut elorrieta-X
Gernika, 1975
Ken Zazpi taldearen abeslari gisa egin zen ezaguna Eñaut Elorrieta, eta talde harekin zortzi lan plazaratu zituen. 2013an atera zuen bakarkako lehenengo lana, "Deserriko kontradantza", eta 2019an etorri da bigarrena: "Irteera argiak".
Bere bakarkako ibilbidean soinu eta kantu pertsonalagoak bildu ditu, Ken Zazpiren ondarea eta izaera alde batera utzi gabe. Gaur egun, zalantzarik gabe, euskal pop musikak duen abeslaririk ezagunenen artean dago.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa