Dupla

Dupla

Dupla
Dupla
Dupla Dupla

Agurain, 2018

Beñatek eta Garik sortzen dute Dupla bikoa. Nekazal inguruan musika urbanoa sor daitekeela erakusteko sortu zuten proiektua: euskal folklore eta kulturaren inguruan gogoeta egin, tabuak apurtu eta gure imajinarioa dantzan jartzeko asmoz.

2018an plazaratu zituzten beraien lehendabiziko singleak ("Somos así", "Celebrando"), bideoen laguntzaz. Estetika landua, mezu bihurri eta sozialak, eta jarrera lotsagabea batzen dira haien kantu eta bideoetan. Belaunaldi baten eta orain bizi dugun momentuaren isla da Dupla.