Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Orio Arraun Taldeko emakumeak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, Elordi, leuzemia gainditu duen emakumea; Josu, ludopatiatik atera den gizona eta Eneritz, buruko tumorea gainditu duen beasaindarra, izango dira.

  • "Biba Zuek" saioaren aurkezleak.

    "Biba Zuek" saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB

Gaur, emakumezkoen arraunaz arituko dira "Biba Zuek!" saioan Orio Arraun Taldeko emakumezkoen bisita izango dutelako. Nadeth Agirre patroiak eta Itxaso Azkonobieta arraunlariak Euskotren Ligaren gainean hitz egingo dute denboraldi bikaina egiten ari baitira oriotarrak. Rafa Gonzalez taldeko prestatzaile fisikoa ere gurean izango da.

Lehen orduan, "Biba Zuek!"eko denboraldi honetan ezagututako hiru lagun izango dituzte. Hirurak ere indartsuak, borrokalariak eta egoera zailetan aurrera egiteko indarra eta kemena erakutsi dutenak: Elordi, leuzemia gainditu duen emakumea; Josu, ludopatiatik atera den gizona, eta Eneritz, buruko tumorea gainditu duen beasaindarra. 

"Biba Zuek!" 18:00etatik 20:00etara dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.