Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Gorka Hermosa akordeoilaria gonbidatu, gaur arratsaldean "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bere lan berria, 'Flamenco etxea 2', aurkeztuko du musikari urretxuarrak. Lehen orduan, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunaren karietara, kolektibo honetako kideekin mintzatuko dira.

  • Gorka Hermosa akordeoi-jotzailea

    Gorka Hermosa akordeoi-jotzailea

Gorka Hermosa akordeoi-jotzailea izango dute gonbidatu nagusi gaurko "Biba Zuek!" saioan. Flamenco etxea 2, joan den astean Bilboko Arriagan aurkeztu zuen lan berria, izango dute hizpide. Flamenkoaren eta euskal kulturaren arteko fusio originala biltzen du diskoak. 

Lehen orduan, berriz, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna izanik, kolektibo horretako zenbait lekukotasun izango dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Gainera, Albina Stardusten atala ere izango dute testigantza bereziekin. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara egoten da ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en.