Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ibon Larrinaga boxeolari ohi eta entrenatzailea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Lehen orduan, emakume surflariei buruz arituko dira.

  • Ibon Larrinaga

    Ibon Larrinaga. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ibon Larrinaga boxeolari ohia eta gaur egungo Kerman Lejarragaren entrenatzailea izango da gaurko "Biba Zuek!" saioan gonbidatu. Gaztetan futbolean aritu bazen ere, lesio baten ondorioz, boxeoan hasi zen, eta ibilbide oparoa egin zuen. Gaur egun, ordea, Kerman Lejarraga lagunaren entrenatzailea da. Duela bi aste, Europako Txapelketa jokatu du boxeolari bizkaitarrak, eta horren inguruan ere arituko da Ibon elkarrizketan.

Lehen orduan, emakume surflariei buruz arituko dira. Horretarako, surfa euren bizitzaren ardatza duten hiru emakume surflari izango dituzte gonbidatu. Euren esperientzia eta bizipenez hitz egingo dute eta itsasoarekin eta kirol honekin duten lotura azalduko dute,

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.