Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Adur Etxezarreta eskiatzailea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Saioaren lehen orduan, berriz, bidaian joango dira platoko gonbidatuekin; izan ere, pasio eta bizimodua bidaiatzea duten hainbat lagunen testigantzak bilduko dituzte.

  • Adur Etxezarreta artxiboko irudi batean

    Adur Etxezarreta artxiboko irudi batean, EITB Mediaren bideo batetik ateratakoa

Adur Etxezarreta eskiatzailea izango dute gonbidatu gaur "Biba Zuek!" saioan. Aurten izan da lehen aldiz Olinpiar Jokoetan, Pekinen, eta izugarrizko emaitza lortu du: estatu mailan historian izan den posturik onena lortu du jaitsieran, 1980ko marka hobetuta. Beraz, lehenengo hogeien artean amaitu du, onenekin batera. Gainera, mundu mailako kopan eta Europan oso postu onak lortu ditu, eta horiek guztiak izango ditu hizpide Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin.

Saioaren lehen orduan, berriz, bidaian joango dira platoko gonbidatuekin. Izan ere, pasio eta bizimodua bidaiatzea duten hainbat lagunen testigantzak bilduko dituzte: egin dituzten bidaiak, zer ikasi duten, nondik nora ibili diren, zerk harritu dituen gehien…

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.