Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00 horas

Amets Txurruka txirrindulari ohia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Programaren lehen orduan, berriz, zahartze aktiboaz arituko dira hizketan. Horretarako, Helduak Adi elkarteko kide bat izango dute platoan, eta erretiroa hartua duten hiru emakumeren testigantzak bilduko dituzte.

  • Amets Txurruka txirrindulari ohia "Ez da Giro" saioan

    Amets Txurruka txirrindulari ohia "Ez da Giro" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako iruda

Bizikleta gainean ibiltzea zer den ondo baino hobeto ezagutzen duen Amets Txurruka txirrindulari ohia izango dute gonbidatu gaurko "Biba Zuek!" saioan. Urteak eman zituen profesionaletan lehian. Lesio eta erorketak ere ez ziren falta izan bere ibilbidean, baina ezta poz eta garaipenak ere. Den-denak gogoratuko dituzte Txurrukarekin batera.

Saioaren lehen orduan, berriz, zahartze aktiboaz arituko dira. Helduak Adi elkarteko Xabier Garagorri gaian aditua da, eta harekin batera erretiratu ostean ere gauza asko egin litezkeela erakusten duten hiru lagunen testigantzak jasoko dituzte: Maite Redondo, Lurdes Querejeta eta Mariasun Ugarterenak.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.