Biba Zuek
18:00etan
Jokin Oregi eta Ana Meabe 'Ama' antzezlanaz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Marie de Jongh konpainiaren azken obraren xehetasunak emango dituzte. Aurrez, antsietatearen gaitzaz mintzatuko dira.
-
Jokin Oregi antzerki zuzendaria. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Marie de Jongh konpainiaren azken obra, Ama, ezagutzeko aukera izango dugu gaur "Biba Zuek!" saioan. Elkar zaintzearen inguruko antzezlana da, eta gurasoez nahiz alabaz arduratu behar eta horretan esperientziarik ez duen, gizonaren inguruko istorioa du ardatz. Jokin Oregi zuzendaria eta Ana Meabe zuzendari laguntzailea hartuko dituzte platoan.
Lehendabiziko orduan, berriz, antsietate gaitza izan duten bi lagunen testigantzak jasoko dituzte: Julen Alonso trikitilari eta musikariarena alde batetik eta Sara Azurza kantariarena bestetik. Biak ala biek ondo dakite zein diren antsietateak berarekin dakartzan ondorioak eta baita gaitza nola kudeatu behar den ere.
"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izaten da ikusgai astelehenetik ostiralera ETB1en eta eitb.eus-en.