Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Nerea Reparaz gonbidatu nagusi, ostegun arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, Panpi Ladutxe pilotari, abeslari, eta komunikatzaile izandakoari omenaldia egingo diote Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioan. 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Nerea Reparaz kazetaria "Egun On Euskadi" saioa aurkezten

    Nerea Reparaz kazetaria "Egun On Euskadi" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ostegunean, "Biba Zuek!" saioan Nerea Reparaz EITBko kazetari eta aurkezle ezaguna izango dute gonbidatu. Parisen korrespontsal gisa hainbat urtez egon ondoren, berriz ere Euskal Herrira itzuli zen eta orain "Egun on Euskadi" aurkezten dabil. Marta Elvirak protagonistaren inguruko "Erradiografia" zoragarria ekarriko du.

Kolaboratzaileei dagokienez, Antton Telleriak azken orduko albiste bitxienak aurkeztuko ditu "Anttonews" atalean. Jon Artanorekin munduan zehar bidaiatuko dute, honako honetan, Hegoafrikara; Iñigo Alday ezagutuko dute ikus-entzuleek, Irizar kooperatibarentzat lanean diharduen gasteiztarra. Bertan zer egoera bizi duten azalduko du, pandemia nola bizi duten, bitxikeriak…

Lehen orduan Panpi Ladutxi omenaldia egingo diote. Horretarako, platoan izango dituzte besteak beste, Xabier Euzkitze eta Battita Ducassou. Beren ibilbide oparoari errepasoa egingo diote.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Astelehen honetan ez da saiorik egon eta asteazkenean ere ez da egongo.