Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Hiru kortse, azukre eta brandy gehiegi' antzezlana, gaurko "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek euren azken lana aurkeztuko dute.

  • Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus.

    Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus.

Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Iraia Eliasek euren azken lana aurkeztuko dute gaurko "Biba Zuek!" saioan: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. Hiru emakume eta hirurak izenik gabeak izan arren, helburu bat dute: beste iruditegi bat sortzea. Horretarako, fikzioaren barrenetaraino joko dute. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak eskuartean duten proiektuaz galdetzeaz gain, euren ibilbideari errepasoa egingo diote.

Lehen orduan Durangoko Azokari buruz egingo dute, eta bertatik konexio bereziak egingo dituzte Joseba Olagarai eta Anuxka Etxeberria kazetariekin. Durangon euren lanak aurkezten ari diren idazle zein musikariekin hitz egingo dute eta azokako giroa bilduko dute.

"Biba Zuek!" astearte honetan izango da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.