Biba Zuek
Audientzia
"Biba Zuek!" saioaren denboraldi berriaren estreinaldiak audientzia arrakasta handia lortu du
EITB Media
Gainera, "El Club del Tupper"ek gaueko ordutegi nagusian lidergoa lortu du.
ETB1eko "Biba Zuek!" saioak audientzia arrakasta handiarekin ekin dio bigarren denboraldiari. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak % 6,6ko audientzia-zatia lortu du, inoizko bigarren daturik onena, eta euskaldunen artean audientzia-buru izan da % 17,3ko kuotarekin. Aurreko denboraldian irekitako bideari jarraitzeko prest itzuli da "Biba Zuek!": kulturari, kirolari, baserri munduari eta euskal gizartearen beste errealitate batzuei buruzko leihoa izatea.
Bestalde, ETB2ko "El Club del Tupper" saioa asteleheneko ordutegi nagusian lider izan da % 11,6ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 231.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan. Asteleheneko saioan, Javi Sierra Madrilera joan zen eta Andoni Ferreño, Juanma López Iturriaga eta Pablo Carbonell aritu ziren Urrezko tupperra irabazteko lehian.