Biba Zuek
18:00etan
Maria Redondo eta Xanti Korkostegi aktoreak, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Halaber, saioaren lehen orduan, kaleko artistak izango dituzte gonbidatu.
-
Maddaeln Arzalluz eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media
Gaurko "Biba Zuek!" saioan, kaleko artistak izango dira gaurko solasaldiaren protagonistak. Kalean lan egitea gogorra dela diote, baina aldi berean, poztasun handia ekartzen die.
Saioaren bigarren orduan gainera, "Go!azen"eko bi aktoreren bisita jasoko dute: Maria Redondo (Zuri) eta Xanti Korkostegi (Igor). Telesail arrakastatsuaren bi protagonistek kontzertu-bira egiten ari dira eta urtero bezala arrakasta handia dute. Bestalde, Kutxidazu Bidea Ixabel-en musikaleko aktoreak dira Redondo eta Korkostegi, eta bertan lan egitea nolakoa izan den azalduko dute.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izan ohi da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.