Biba Zuek
18:00etan
Skakeitan taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton, gaur, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Horrez gain, Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak eutanasia hartuko du hizpide.
-
Skakeitan taldeko Pello Armendariz "Bidegurutzean" saioaren aurkezpenean. Argazkia: EITB Media
Gaurko "Biba Zuek!" saioan eutanasiaz arituko dira. Eutanasia hitzak heriotza ona esan nahi du, sufrimendurik gabea. Gai oso konplexua da, ertz asko dituena. Gure gonbidatuak borondatezko heriotzaren alde daude, gertutik bizi dutelako egoera hau.
Saioaren bigarren orduan, Skakeitan taldeko bi kide izango dira platoan: Pello Armendariz eta Borja Anton. Talde donostiarrak ETBk estreinatu berri duen saioan ere parte hartu du. Horretaz eta etorkizuneko proiektuez hitz egitera datoz. Armendarizek eta Antonek gainera zuzeneko ikuskizuna eskainiko digute, azken diskoko abesti bat joko dute, "Apatia".
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.