Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00

Arantxa Urretabizkaia idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hainbat eduki berezi izango dituzte.

  • Arantxa Urretabizkaia.

    Arantxa Urretabizkaia. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Gaurko "Biba Zuek!" saioak ere bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin martxoaren 8an. Solasaldian familia bereko hiru belaunalditako emakumeak izango dituzte gonbitu eta beraiekin, zaintzaz arituko dira, Emakunderen Nork zaintzen du? kanpainarekin bat eginez.

Arantxa Urretabizkaia idazlea eta kazetaria izango da bigarren orduko gonbidatua. Eleberrigintzan aritu da batez ere, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Feminista da, eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da.

Bideoetan lau emakumeren testigantza oso interesagarri eta eredugarriak jasoko dituzte: suhiltzaile batena, basozain batena, doktoretza atera duen lehendabiziko ijitoarena eta informatikari batena.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.