Biba Zuek
18:00etan
Luis Mari Bengoa kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en
EITB Media
Aurretik, saioaren lehen atalean, Akelarre musika taldeko kideak izango dira platoan.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia. Argazkia: EITB Media
Gaur arratsaldean, Akelarre musika taldea izango da "Biba Zuek!" saioaren lehen orduan. Akelarre Euskal Herriko plaza talderik arrakastatsuena izan da, Eganekin batera. 33 urteko ibilbidea egin zuen, herriko jaietan gauak alaitzen eta euskara hutsezko emanaldiak eskaintzen.
Ondoren, Vidal Salcedo medikuak azido urikoaren inguruko zenbait galdera eta zalantza erantzuten saiatuko da: Zer da hezueria? Zergatik igotzen da azido urikoa eta zer kalte eragin ditzake?
Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Luis Mari Bengoa kazetaria izango da, herri kirolen sustatzailea Araban, Arabako eta Euskal Herriko pottoka elkarteetako lehendakari ohia eta politikari jelkidea. EITBn aurkezle lanetan ibilitakoa ere bada, "Sustraia" saioan. Marta Elvirak erradiografia egingo dio eta Jon Garatek Bengoaren inguruko artxiboko altxorrak erakutsiko ditu.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.