Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jon Olivares aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Aurretik, osasun fisiko eta mentalerako onuragarriak diren terapiak izango ditu hizpide Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak.

  • Jon Olivares aktorea

    Jon Olivares aktorea. Argazkia: EITB

Gaur arratsaldean, osasun fisiko eta mentalerako onuragarriak diren terapiak izango dituzte hizpide "Biba Zuek!" saioan. Oraingo honetan, barreterapiaz eta hipoterapiaz hitz egingo dute, besteak beste, eta Asier Maia bidelagunaren ikusmoldearekin osatuko dute lehen ordua.

Saioaren bigarren orduan, berriz, Jon Olivares aktorea izango da protagonista. ETB1ek eta eitb.eus-ek asteazkenean estreinatuko duten "Altsasu" telesailaz hitz egiteaz gain, aurten parte hartu duen beste telesail arrakastatsuez ere arituko da, tartean, "Ihesaldia" eta "Patria" lanez.

Jon Artano, Marta Elvira, Jon Garate eta Aritz Ganboa izango dira Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleen kolaboratzaile prestuak.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.