Biba Zuek
18:00etan
Markel Bergara Realeko jokalari ohia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB
Aurretik, elikadura nahasmenduak pairatu dituzten gonbidatuekin izango da saioa.
-
Markel Bergara "Itzulera" saioan. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan, lehenik, elikadura nahasmenduez arituko dira, eta, ondoren, futbolaz Markel Bergara Realeko jokalari ohiarekin.
Lehengo orduan, beraz, elikadura nahasmenduak pairatu dituzten gonbidatuak izango dira saioan. Egoera nola bizi izan duten eta zulo horretatik ateratzea nola lortu duten kontatuko dute. Horretarako, solasaldian zehar, Maitane Ormazabal izango dute bidelagun.
Ondoren, bigarren orduan, Markel Bergara Realeko jokalari ohia izango da protagonista. Futbolariak gogoko dituen musika taldeak zeintzuk diren azalduko du, eta Ainhoa Vitoriak playlist bat eskainiko dio. Horrez gain, Jon Garateren eskutik, futbolariari eskainitako hainbat irudi ikusi ahal izango dira.
Bukatzeko, egunero legez, Aritz Ganboarekin egingo dute bat, arkumetxo jaioberriak nola dauden ikusteko.
Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" telebista saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.