Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Joseba Arguiñano hartuko du "Biba Zuek!" saioak gaur arratsaldean

EiTB

Horren aurretik, "guraso gabe haztea" gaiaren inguruan hausnartuko du saioak bi gonbidaturekin.

  • Joseba Arguiñano, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko aurkezlea

    Joseba Arguiñano, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Gaurko "Biba Zuek!" saioan, "guraso gabe haztea" gaia jorratuko dute bi gonbidaturekin. Josu 30 urteko urretxuarrak, adibidez, aita eta ama galdu zituen lau eta sei urte zituenean, hurrenez hurren. Olatzek, ostera, 26 urterekin galdu zuen ama, eta orain berak hiru asteko haurtxo jaioberria duela, asko sumatzen du bere falta.

Saioaren bigarren erdian, Joseba Arguiñano aurkezlea eta sukaldaria izango da gonbidatua. Telebistako saio ugari egin ditu azken urteotan eta, beste batzuen artean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak arrakasta lortu du ikus-entzuleen artean.

Platoko kolaboratzaileak Vidal Salcedo medikua, Marta Elvira kazetaria eta Mikel Elizegi izango dira. Eta saioa agurtzeko, egunero bezala, Aritz Ganboarekin bat egingo dute.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.