Biba Zuek
18:00etan
Josu Iztueta bidaiaria izango da "Biba Zuek!" saioko protagonista gaur arratsaldean
EiTB
Horrez gain, bilobekin egon ezin diren aitona-amonen testigantzak jasoko ditu.
-
Josu Iztueta. Argazkia: EiTB.
Gaurko "Biba Zuek!" saioak COVID-19ak sortutako albo-ondorioetan jarriko du fokua. Gaixotasunak ondorio zuzenak eragiteaz gain, albo-ondorioak ere izan ditu bizitzako hainbat esparrutan. Horren adibide dugu adineko pertsonen eta euren familien arteko harremana: osasun egoera dela medio, aitona-amona asko ezin dira euren bilobekin egon.
Saioaren bigarren erdian, Josu Iztueta bidaiari tolosarrak bisitatuko gaitu. Duela urte asko Nairobitarra autobusa martxan jarri zuen, eta dagoeneko 1.500 lagunek bidaiatu dute Europa, Amerika eta Afrikatik barrena berari esker.
Bestalde, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin batera, Aritz Ganboa artzaina, Mikel Markez abeslaria, Mikel Elizegi eta Marta Elvira arituko dira kolaboratzaile lanetan.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.