Berandu baino lehen
ETB1
Anje Duhalde eta Ilaski Serrano, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.A. | EiTB
Kantaria bere herrian, Arrangoitzen, elkarrizketatuko du Fermin Etxegoienek, eta Bermeoko kazetaria, EiTBren Bilboko egoitzan.
Anje Duhalde kantaria eta Ilaski Serrano kazetaria izango dira gaur gauean ETB1en ikusgai izango den 'Berandu Baino Lehen' saioan gonbidatu. Anje Duhaldek bere herrian, Arrangoitzen (Lapurdi), jasoko du Fermin Etxegoienen bisita. 1970ean musika egiten hasi zenetik, euskal rockaren izen handi hau ez da gelditu. Garai zaharrak gogoratuko ditu elkarrizketa honetan, une onak eta txarrak, eta gaurko egoera nola ikusten duen azalduko du.
Ondoren, Bilbora joango da Etxegoien, EiTBren egoitzara, hain zuzen. Bertan egin du hitzordua Ilaski Serrano kazetari eta aurkezle bermeotarrarekin. Olabeagatik paseoan, telebistaz hitz egingo dute, eta euren lanbidearen alde ilunak eta argiak aztertu. Serranok, gainera, bere pertsonalitateari buruzko kontu batzuk aitortuko dizkigu.
'Berandu Baino Lehen' saioa astearteetan, 22:15ean, izaten da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en.
1en.