Berandu baino lehen
Gaur, 22:10ean
Mikel Ayestaran eta Ainhoa Etxaide, 'Berandu Baino Lehen' saioan
A.E. | EiTB
Fermin Etxegoien Beasainen izango da ETBko korrespontsalarekin, eta Hondarribian, berriz, LABeko idazkari nagusiarekin.
Mikel Ayestaran kazetaria eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusia elkarrizketatuko ditu Fermin Etxegoienek gaur gauean 'Berandu Baino Lehen' saioan.
Mikel Ayestaran Ekialde Hurbilean freelance kazetaria da eta EiTBren ohiko kolaboratzailea. Jerusalem du bizitokia, eta bertan ditu emaztea eta seme-alabak, baina berak bidaiatzen pasatzen du bere bizitzaren parte handiena. Beasain bere jatorrizko herriko tren-geltokian elkartu da Fermin Etxegoien kazetari oñatiarrarekin, eta biek luze hitz egin dute gerrez, urrutiko korrespontsalen bizimoduaz eta jihadismoaz, besteak beste.
Ondoren, Hondarribira egingo du salto Etxegoienek, Ainhoa Etxaide elkarrizketatzeko. LABeko idazkari nagusiak bere haurtzaroa gogoratuko du txikitan jolasten zuen eremu berean. Sindikalismoz eta politikaz hitz egiteaz gain, amatasuna eta alardearen gatazka ere izango ditu hizpide.
'Berandu Baino Lehen' 22:10ean izango da ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en.