Itxi

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

Baskoniako Historia bat

22:30etan

Euskal Herriko dantzen eta pilotaren jatorriaz, gaur gauean "Baskoniako Historia Bat" saioan

EITB Media

"Dantzaria eta pilotaria: bi euskal eredu" izenburupean, Alberto Santanak Euskal Herriko ikono edo arketipo kultural unibertsalenetakoak ikertuko ditu.

2:01

Gaur gauean, Alberto Santanak gidatutako "Baskoniako Historia Bat" saioak bi euskal ereduen jatorri historikoa azaldu eta ikertuko ditu: dantzariarena eta pilotariarena.

Erritu-dantza ospetsuenetako askoren jatorri militar edo erlijioso katolikoak erakutsiko dituzte, baita herri-entretenimenduko dantza aske, neurrigabe eta araurik gabeekiko duten aldea ere. Halaber, dantzari mitikoak gogoratuko dituzte, dantza eskola zaharren rola aztertzearekin batera. 

Dantzariekin batera, pilotaria Euskal Herriko ikono edo arketipo kultural unibertsalenetakoa da, eta horren jatorria eta zergatia azalduko dira saioan. Espazioen barietate historiko guztiak ere erakutsiko dira (harresiak, eliza-arkupeak, plazak, zelaiak...) eta pilota-jokoen modalitate horietako batzuk, ia desagertuta daudenak baina ikertzen eta biziberritzen ari direnak. 

"Baskoniako Historia Bat" asteartero izaten da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.