Baserria
22:30ean
Maider eta Telmo "Baserria Zuzenean" saioko platoan izango dira gaur gauean
EITB Media
Igandean kanporatuak izan ostean, desafio proba hori aztergai izango dute aste honetako debatean. Gainera, gonbidatu berezi bat ere izango dute platoan: Zuriñe Hidalgo
Maider eta Telmo, "Baserria" saioan kanporatutako azken lehiakideak, "Baserria Zuzenean" saioko platoan izango dira gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Nola bizi izan dute euren azken desafioa? 8. ataleko kaleratuek zuzenean kontatuko diote Klaudio Landari, eta lehiaketan egindako ibilbidearen errepasoa ere egingo dute.
Gainera, gonbidatu berezi bat izango dute astearte honetan. Izan ere, Zuriñe Hidalgo platoan izango da, eta Telmok eta Zuriñek "Lokaleko Leihotik" kantua abestuko dute, atzo bertan Klaudio Landak sare sozialen bitartez baieztatu zuenez:
Urteak eta urteak itxaron ondoren, @ZuriHidalgo eta Telmok euskal herritarron ereserkia ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ abestuko dute ZUZENEAN!
— Baserria (@baserriaEITB) November 8, 2021
Ez, ez dela amets ¿ bat! Bihar gau HISTORIKOA ¿ izango da!
Galduko duzu?
¿ Bihar, 22:30etan, ETB1en#BaserriaZUZ8 #Baserria https://t.co/7P877rdZ5r
Maider eta Telmoren kaleratzea, baina, ez da izango hizketagai bakarra. Izan ere, talde gorriaren zein urdinaren egoera ere aztertuko dute debatean.
Talde gorriak azken auzolan proba irabazi du, eta horrek animatu egin ditu. Krisia gainditu al dute? Gainera, Petatu eta Ainhize immuneak izan dira aste honetan; baina taldean denak ez daude ados erabaki horrekin. Gaur jakingo dugu nortzuk diren.
Talde urdinean, berriz, nola hartu dute talde auzolan proba galtzea? Bi taldeen materiala berdina zela onartu al dute? Amalur Arbelaitz, aurtengo adituetako bat, zuzenean egongo da gaurko programan, zalantza guztiak argitzeko. Goikoren estrategiaren ingurukoak ere mintzagai izango dituzte. Traizionatu egin al dute Goiko negutegian? Jaso dituen aizkorakadek zer esan nahi dute? Tentsioa gora joango al da talde urdinean hemendik aurrera?
Nola ez, finalera begira ere jarriko dira debatean. Izan ere, lehiaketaren azken txanpa gero eta hurbilago dago, eta sei bikote bakarrik geratzen dira lehian. Nortzuk dute aukera gehien?
Hau guztia aztertzeko, ez dira faltako ohiko kolaboratzaileak: Xabi, Amaia eta Joxe lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Egoitz Txurruka Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, ohi bezala, bigarren denboraldi honetako lehiakide kanporatuak, eta lehiakideen senitarteko eta lagunak ere; Natalia iazko kaletarra ere bertan izango da, "Natalisia"rekin.
Astero bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.
"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.
"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria
"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial