Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
FABORITOA
"Nire asmoa fibra optikoa izango duen baserri batean bizitzea da"
Ainhoa Azkue errenteriarra Donostiako Gizarte Harrerako Udal Zentroan zaindaria da. Interneten pasatzen du egun guztia, gamerra eta streamerra delako. Gizarte lana ikasketak albo batera utzi zituen bideojokoen munduan bete-betean murgiltzeko. Izan ere, bideojokoetan aritzea da bere afiziorik handiena. Lau urte zituenetik jolasten du.
Horrez gainera, metal musika entzutea ere gustatzen zaio. Manga eta anime munduak ere izugarri erakartzen ditu eta boxeoa praktikatzen hasi da. Eta, gozozale amorratua da.
Ainhoa oso neska argia da, alegia, gauzak aurpegira esaten saiatzen da, eta ez du gustuko bere espazio pribatuan inor sartzea.
Ainhoa Azkue kaletar oreretarrak eguna Interneten pasatzen du; streamer eta gamerra da
Ainhoa Azkuek 24 urte ditu eta kaletar oreretarra da. Interneten pasatzen du eguna, streamerra eta gamerra baita. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Luis Ibarguren baserritar legazpiarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa