Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Beñat Felipe Lekuona
Beñat

FABORITOA

Adina:20 urte
Lanbidea: Kaletarra
Lekua:Oiartzun
Beñat Felipe Lekuona

"Nire afiziorik handiena ezer ez egitea da" 

Beñaten amaren gurasoak baserritarrak ziren eta familiakoek adarra jotzen diote. Izan ere, kalekume hutsa dela esaten diote, eta saio honetan, baserriko lanetan aritzeko gai dela erakutsi nahi die. 

20 urteko oiartzuarra integrazio soziala ikasten ari da. Duela gutxira arte txirrindularitzan aritu izan da, elite mailan. Are gehiago, estalitako txirrindularitzako munduko txapelketan lehiatu izan da.

Beñatek gogoko du lagunartean eta familiakoekin egotea, eta abestea ere gustuko du. Baina bere afiziorik handiena ezer ez egitea da, lasai egotea alegia.

Mutil "xelebrea" omen da, lotsagabea, irekia, leiala eta atsegina. 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
0:40

Beñat Felipe, zaletasun handiena ezer ez egitea duen kaletar oiartzuarra

Beñat Felipek 20 urte ditu eta kaletar oiartzuarra da. Bere zaletasunik handiena ezer ez egitea da. Goienetxeatarren taldean izango da, eta June Kintana baserritar bakaikuarra izango du bikote.