Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
FABORITOA
"Ura, belaunetik behera"
Baserrian jaio zen Amalur Arbelaiz 40 urteko oiartzuarra. Ofizioz, garbitzailea eta jangelako begiralea da.
Gozozale amorratua da Amalur. Kirola egitea asko gustatzen zaio eta sokatira praktikatzen du. Parranda egitea ere gustatzen zaio tarteka, nahiz eta aukera askorik ez izan. Oso gazterik izan zuen lehenbiziko haurra, 17 urterekin. Eta orain lau seme-alaben ama da!
Txori exotikoak, arraroak ere asko gustatzen zaizkio. Amalurrek 100 txori inguru ditu.
Burugogor xamarra da, alaia, baikorra eta beti laguntzeko prest dagoena. Ez ditu pertsona alperrak gustuko. Urari izugarrizko beldurra dio eta ez daki igerian.
Amalur Arbelaitz, pertsona harroak batere gustuko ez dituen baserritar oiartzuarra
Amalur Arbelaitzek 40 urte ditu eta baserritar oiartzuarra da. Baserrian bizitza sinplea darama, baina oso zoriontsua da. Bikote sasoitsua izatea espero du, eta ez ditu pertsona harroak gustuko. Bengoetxeatarren taldean izango da eta Xabi Orbegozo kaletar ordiziarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa