Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
FABORITOA
"Asko apaintzen diren emakumeak ez ditut ulertzen, nik ez baitut hortaz ulertzen"
Baserrian jaio zen 36 urteko andoaindarra. Baserritarra izateaz gain, supermerkatu bateko okindegian egiten du lan. Zaldian zein bizikletan ibiltzea asko gustatzen zaio, baina gehienbat hitz egitea du gogoko.
Izaera handiko emakumea da Amaia. "Pronto" handikoa, jenio bizia du, eta horrez gain, ausarta da. Haren hitzetan, ez ditu "animalistak" ulertzen eta ez zaizkio pertsona motelak gustatzen.
Amaia Barandiaran, bikote bezala gizon indartsua nahi duen baserritar andoaindarra
Amaia Barandiaranek 36 urte ditu eta baserritar andoaindarra da. 13 urte zituela hasi zen baserrian aitaren morroi lanetan. Argi du baserriko lanetarako emakumeak eta gizonak ez direla berdinak, eta bikote bezala gizonezko indartsu langilea nahi du. Ez ditu askorik ulertzen, gehiegi prestatzen diren emakumeak. Bengoetxeatarren taldean izango da, eta Maitane Uribe kaletar aramaioarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa