Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Ainara Gotxi Alava
Ainara

FABORITOA

Adina:34 urte
Lanbidea: Harakina
Lekua:Olabezar
Ainara Gotxi Alava

"Arazo handien aurrean konponbide azkarrak"

34 urteko arabarra betidanik bizi izan da gurasoekin baserrian. Ainarak erdi mailako nekazaritzako modulua ikasi zuen, eta egun harakina da. Horrez gainera, nola ez, baserrian lan egiten du. Baserriko animaliekin lanean aritzea izugarri gustatzen zaio. Modu tradizionalean, guraizeekin, ardiei ilea mozten aditua da.  Pentsa, bi ordutan, eskuz, bederatzi ardiri ilea mozteko gai da.

Bestalde, artista ezagunen (Rihana, Shakira, Enrique Iglesias…) kontzertuak ikustera joatea gogoko du.

Presaka dabil beti, oso persona aktiboa baita. Langilea, umoretsua eta "autentika" da bere esanetan; "ez  dago ni bezalakorik" dio. Ez da hau Ainararen lehendabiziko esperientzia telebista saio batean. 2016an "El Conquistador del Fin del Mundo"n hartu zuen parte, lehiaketaren 12. edizioan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.