Karmele Gurbindo
Etxean betidanik abestu izan du Atarrabiako gazte honek, baina duela hiru urte hasi zen jendaurrean abesten. Saxofoia ere jotzen badaki.
Antzerki musikaletan lan egitea da bere ametsa. Hori ikasi du eta bide horretan prestatzen jarraitzen du.
Antzeztea ere asko gustatzen zaio. Gainera, oso neska espresiboa da agertokian, dena ematen du.
Karmeleren hitzetan, abesteak sentimentuak agertzen laguntzen dio. Rock, blues eta jazz estiloak dira gehien gustatzen zaizkionak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa