Bago!az
21:30ean
Musika eta zinema, gaur gauean, 'Bago!az' saioan
EiTB
Besteak beste, 'Pretty woman', 'Cabaret' eta 'Desperado' film ezagunetako abestiak eta txikienentzako 'Rapuntzel', 'Frozen', 'Gnomeo & Juliet' eta 'Brave' pelikuletako kantak abestuko dituzte.
Zinema eta musika izango dira ostiral honetako 'Bago!az' saioaren ardatza. Urteroko programa klasiko honetan, Pretty woman, Cabaret eta Desperado filmetako abestiak kantatuko dituzte. Baina etxeko txikienentzako abesti ezagunak ere izango dira, Rapuntzel, Frozen, Gnomeo & Juliet eta Brave filmetako kantak abestuko baitituzte gure lehiakide eta coachek. Urtero bezala, coach eta lehiakide guztiak karakterizatuta joango dira, eta batek baino gehiagok zur eta lur utziko gaitu hartuko duen itxurarekin.
Hala ere, programa hasteko, duelua izango dugu. Zazpigarren duelu honetan, programako beteranoak, Aintzanek, Izaroren 'Koilarak' abestuko du Olatz ollokiarekin. Aintzane lehen programatik dago lehiaketan, eta Olatzek, berriz, zazpi aste eman ditu bere txandaren zain. Andoaindarra gogotsu dago eta ez dizkio gauzak oso erraz jarriko bilbotarrari. Bakarrak jarraituko du 'Bago!az' saioan.
Dueluaz eta emanaldiez gain, Andoni Ollokiegik bere azken ollokiarekin abestuko du. Notre Dameko konkorduna filmeko 'Dream' abestia euskaratu dute Andonik eta Kimetzek, eta emanaldi hunkigarria eskainiko dute elkarrekin.
'Bago!az' ostiral honetan izango da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.