Itxi

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

Asko maite zaitut

22:00etan

Karmen Etxeberria protagonista, gaur, 'Asko Maite Maite Zaitut' saioan

A.A. | EiTB

Azpeitiko Pastorkua jatetxeko etxekoandre eta sukaldaria omenduko dute aste honetako saioan.

2:03

Azpeiti aldera joko du aste honetako 'Asko Maite Zaitut' saioak, Pastorkua jatetxe ezaguneko etxekoandre eta sukaldaria, Karmen Etxeberria, omendu asmoz. Pastorkua jatetxean oso  gaztetan  zerbitzari hasi zen Joxe Mari Orbegozo dantzari azpeitiarrarentzat bigarren ama da Karmen, eta omenaldi ikusgarri batekin eskertu nahi dio berarekiko erakutsitako laguntasuna eta konfiantza.

Karmen Etxeberria getariarrak 74 urte ditu. Gaztetan Azpeitiara ezkonduta, horietatik, lau hamarkada baino gehiago eman ditu bertan bere senarra zenarekin batera zabaldu zuen Pastorkua jatetxea gobernatzen. Langile nekaezina, erretiroa hartuta ere egunero joaten da bertara lapiko artean kiku bat egitera. Barraren atzean, Javi bere semea da gaur egun Pastorkuako lemazain, eta Joxe Mari Orbegozok ere astero-astero egiten du otordu-legea garai batean bere nagusi eta gaur egun lagun mina duen etxekoandrearekin.

Begoña Etxeberria pelukera ere aspalditik ezagutzen du Karmenek; 30 urteetan zehar astelehenero egin du hitzordua berekin eta lehorgailu eta orraze artean, laguntasun eta konplizitate harreman sendoa eraiki dute bi emakumeek. Aste honetan ordea, ez dira bakarrik egongo ileapaindegian… bazterrak aztoratzen dabiltzan bi telefonia teknikari baldar bezain xelebrerekin egingo dute topo bertan.

Txukun-txukun orraztuta eta beti bezain dotore jantzita, -ustez- familiarteko bazkari batera gonbidatu dute Karmen. Baina ospakizuna ez da mahai baten bueltan  kokatuko; Joxe Mari dantzariak gidatuta, omenduaren senitarteko, lagun eta herrikideek ezusteko ikusgarri  bat antolatu dute Karmenentzat asko maite dutela adierazteko.

i> adierazteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista