Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Estreinaldia

"Arte[faktua]" saioaren denboraldi berria, gaur 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Literaturara gerturatzeko aukera izango dugu berriz ere Ilaski Serranoren eskutik. Joxean Muñoz elkarrizketatuko du lehen atalean.

1:54
Joxean Muñoz

Gaurn emango zaio hasiera "Arte[faktua]" saioko 7. denboraldiari. Ilaski Serranok aurkeztutako saioan literaturako hainbat disziplina uztartuko dira beste denboraldi batez.

 

Joxean Muñoz gidoilariari egindako elkarrizketarekin abiatuko da saioa, Irati (Erein) komikiaren inguruan solasean. Orain dela 30 urte argitaratutako lana bueltan ekartzea erabaki zuen, Paul Urkijok komikian oinarritutako pelikula sortzean. Film horren arrakasta ikusita, Erein argitaletxeak, Juan Luis Landarerkin eta Joxean Muñozekin batera, Irati-ri beste aukera bat ematea erabaki zuen. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Donostiako Aieteko parkera gerturatuko da saioa idazlearekin.

 

Muñozek Harkaitz Cano idazle eta gidoilaria gonbidatuko du. Biak hala biak elkarrekin lan egindakoak dira, eta betidanik harreman gozoa mantendu dute.

 

Bestalde, Deriora gerturatuko dira, besteak beste, Igone Etxebarriarekin Labayru Fundazioaren liburutegiaren kudeaketa lanen eta berezitasunen berri izateko.

 

Joxerra Bajo irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa, eta, azkenik,  Sakanako Oskia eta Luzia ikasleena izango da booktubea.

 

"Arte[faktua]" larunbatero izango da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1