Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Irati Jimenez idazlea, gaurko "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Uxue Razkin Ereingo editorea ere izango dute saioan.

2:06
Irati Jimenez

Irati Jimenez idazlea izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia "Arte[faktua]" saioan. Elkar argitaletxearekin batera, Begiak zabalduko zaizkizue saiakera literarioa argitaratu du, egile zein irakurleek literaturarekiko duten gozamen-maila berotzeko asmoz. Lau ataletan zehar, Jimenezek testu literarioaz hitz egiteaz gain, sormen literariorako aholku nahiz ariketa praktikoak ematen ditu, eta egungo euskal literaturaren diagnostikoa egin eta konponbideak proposatzen ditu. Honetaz guztiaz solasteko, Iruñeko Takonerako lorategietan elkartu dira idazlea bera eta Yolanda Mendiola.

Uxue Razkin Ereingo editorea gonbidatuko du elkarrizketara Jimenezek. Kazetaria zen garaian ezagutu zuten elkar, Razkinek mundakarrari haren etxean eginiko elkarrizketa baten harira. Harkaitz Canoren Neguko zirkua (Susa) narrazio bildumatik eratorritako Ogia eta zirkua (Erein) saiakera literarioan elkarlanean aritu ziren, entseguak Miguel de Unamuno XXI. saria jaso eta Erein argitaletxeari hura publikatzea atxiki ostean.

Bestalde, Ana Lopez Asensio Barakaldoko Antzokiko zuzendariaren ingurura hurbilduko da saioa bere Apalategian gordetzen dituen liburuez gehiago jakiteko asmoz.

Xabier Ubeda irakurle donostiarraren eskutik ailegatuko da aste honetako literatur gomendioa. Horretarako, Kurt Vonnegut egile estatubatuarraren Matadero cinco eleberria (Anagrama) aukeratuko du.

Emankizunaren amaiera gisa, Euskal Idazleen Elkarteak egindako Zipriztinak bideo sortaren aleetako bat emango dugu; Katixa Dolhare idazle lapurtarrari egindakoa, alegia. 

"Arte[faktua]" larunbat honetan, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.