Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

15:00etan

Juan Luis Zabala idazlea, gaur, 'Arte[faktua]' saioan

EITB

Idazleak Alex Gurrutxaga literatura kritikaria gonbidatu du saiora.

  • Juan Luis Zabala idazlea. Argazkia: EiTB

    Juan Luis Zabala idazlea. Argazkia: EiTB

Juan Luis Zabala Donostian bizi den idazle azkoitiarra izango da aste honetako gonbidatua 'Arte[faktua]' literatura saioan. Literaturaz gain, Reala eta txirrindularitza dira bere pasioak, eta, horrenbestez, Donostiako Belodromoan egingo dute elkarrizketa.

Juan Luis Zabalak Euskal Filologia ikasketak egin zituen, euskara irakaslea izan zen eta Egunkarian lehenengo eta Berrian gero, "Kultura" saileko kazetaria izan da urte luzez. Egun itzulpen lanak egiten ditu.

Idazle gisa, literatur genero ezberdinak landu ditu: narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura eta biografia, besteak beste. Azken bi lanak Ospa narrazio liburua eta Txistu eta biok nobela dira. Azken horrek Irun Hiria saria irabazi zuen 2015ean.

Idazleak Alex Gurrutxaga literatura kritikaria gonbidatu du saiora. Berria egunkarian elkarrekin lan egindakoak dira, eta kulturaren inguruko gogoetak egingo dituzte.

Asteroko "Galdetegia" atalean, Amaia Hennebuttek, Xabier Mendigurenek eta Mikel Tabernak euren liburu kutunen berri emango dute. Irakurleen atalean, Ander Izagirrek idatzi eta Julen Gabiriak itzuli duen Beruna Patrikan liburua gomendatuko du Iban Perez oiartzuarrak. Amara Berri eskola publikoko Helene Sesmak eta Irati Zalduak Jasone Osoren Jara liburuaren inguruko booktubea egin dute.

Liburu-denden gomendioek, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Juan Luis Zabalaren epilogoak osatuko dute saioa.

'Arte[faktua]' larunbatetan izaten da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.