Itxi

Alardea

Alardea

Alardea

22:30etik aurrera

"Alardea" telesailaren azken atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Iritsi da Alardearen eguna eta urduritasuna nabaria da protagonista guztien artean.

0:32
Itziar Ituño

Gaur gauean, "Alardea" telesailaren azken atala eskainiko da. Egun handia heltzear dela, Amaiak taldea utziko duela iragarriko du. Emakumeak lur jota daude. Duela 25 urte gertatu zen moduan, berriro huts egin dute. Hala ere, Amaiak berak animatuko ditu aurrera jarraitzera. Kontua ez baita bera edo beste edozein desfilean egotea edo ez. Inor ez da ezinbestekoa, eta benetako garrantzia daukana beste zerbait da: emakumeen konpainiak Uriolako historian lehen aldiz desfilatu ahal izatea.

Bitartean, egoera lasaitasunez aztertu ondoren, Aitorrek erabaki bat hartu beharko du, burgumaisu izaten jarraitu ala ez. Izan ere, elkarteko zenbait kide egiten ari diren bortxazko ekintzekin ez dator bat.

Bestalde, Edurnek ezin du onartu Amaiak borroka egiteari uztea, eta duela 25 urte gertatu zen guztia kontatzea erabakiko du. Horrekin erakutsi nahi dio ez dela ezinbestekoa historia errepikatzea. Amaren aitortza irensteko oso zaila izango da Amaiarentzat, behar ez zen pertsona gorrotatu duelako bizitza osoan. Edurnek aitortuko dio duela 25 urte, emakumeen desfilearen porrotaren ondoren, Amaiaren aitak jipoi latza eman ziola, konortea galtzeraino.

Alardearen eguna iritsi da, eta emakumeek haien kontrako manifestariei egin beharko diete aurre. Txaloak jasoko dituzte, baina baita irainak ere. Estu eta larri ibiliko dira alarde tradizionalaren aldekoen artean, bereak eta bi egingo baitituzte emakumeek ez desfilatzeko.

"Alardea" telesailaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.