Uriolako emakumeen borroka desfile tradizionalean parte hartzeko | Alardea telesaila EITB
NOLA EGIN ZEN ALARDEA
Asteazkenetan, 22:30ean ETB1en
Jarrai gaitzazu :
"Gizarte baten istorioa kontatzen du "Alardea"k; lokala den arren, gai unibertsala da"
Klara Badiola "Alardea" telesaileko aktoreak dioenez, istorioak oso planteamendu polita dauka, eta lokala den arren, gai unibertsala lantzen du. Dioenez, emakumeen alde indartsu eta borrokalaria azaldu behar da.
"Alardea gizartean edo sisteman gertatzen denaren puntutxo bat da"
"Alardea" telesaila datorren asteazkenean, urriak 7, estreinatuko da ETB1-en eta Amancay Gaztañaga ikusiko dugu bertan. Maiteren papera egingo du, beste etorkizun bat utzi nahi duen ama.
Ituño: "Alardea aipatzen den bakoitzean Amaiari dena mugitzen zaio barruan"
"Alardea" telesailaren protagonistetako bat da Itziar Ituño, eta kontatzen den istorioaz eta Amaia bere pertsonaiaz aritu da. Dioenez, kontraesana duen pertsonaia da: borrokalari handia da emakumeen eskubideen aldekoa baina, aldi berean, sekulako trauma dauka. Kikildu egiten da eta zalantzak sortzen zaizkio Alardeaz hitz egiterakoan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa