X-joseramon-X

X-joseramon-X

Jose Ramon
Iñaki Beraetxe
Jose Ramon Celaya

Gerra hasi aurretik, Javierren seme zaharrena udaleko ordezkarietako bat zen. Eta nazionalak altxa zirenean, herrian zeuden faxistak atxilotzeko talde bat antolatu zuen. Atxilotuen artean, Luis Egaña eta Celaya hotelean udako oporrak pasatzen ari ziren hainbat turista zeuden. Gero, Etxegi Bataloiko gudaria ere izan zen. Hori dela eta, Francoren tropek Echegui hartu zutenean, atxilotuetako bat bera izan zen. Ia fusilatu zuten, baina azken momentuan, ihes egitea lortu zuen eta Venezuelara alde egin zuen, andregaia eta familia herrian utzita.

Herrimina gainetik kendu ezinik bizi da, hilero jaso eta bidaltzen dituen eskutitzak dira familiarekin duen harreman bakarra. Baina halako batean, Europara bidali du Eusko Jaurlaritzak misio berezi bat burutzeko eta familia berriz ikusteko aukera izango du.