Edurne
Ireneren lagunik onena da Edurne edo Nieves, elkarrekin hazi dira eta gauza asko partekatu dituzte, baina oso ezberdinak dira. Edurne neska tradizionala da, eta Irene baino sineskorragoa, beldurtiagoa eta baldarragoa da. Batzuetan, nahi gabe, barregarria ere suertatzen da. Irenek dituen pentsamenduekin aztoratu egiten da askotan, eta hala ere, banaezinak dira.
Gertukoenek Edurne esaten dioten gaztetxo hau ameslaria da eta bere printze urdina aurkitzea da gehien nahi duena. Orduak ematen ditu amaren dendan lanean, eta irrati-nobelak entzuten. Agian horregatik, Edurne erromantiko porrokatua da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa