X-pablo-X
Herriko parrokoa da Don Pablo. Apaiz euskaldun honek badaki eliza eta boterea eskutik doazela, eta gogor lan egingo du bere artaldea hesiaren barnean mantentzeko. Jainkoaren eta Legearen arauak hausteak dakartzan arriskuei buruz ohartarazten ditu eliztarrak, eta baita bide zuzenetik joan daitezen aholkuak eman ere. Don Pablok abilezia dauka gerrako bi bandoen artean ibiltzeko, hori bai, boterea nork duen argi izanda.
Aitorlekutik informazio asko jasotzen du herritarrek pentsatzen dutenari buruz. Oso abila da eliztarren kulpak arintzen, batik bat emakumeenak. Otoitz batzuekin eta egindako kaltea konpontzeko promesa egin arazita lasaitzen ditu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa