X-luis-X

X-luis-X

Luis
Kandido Uranga
Luis Egaña

Herriko alkatea da Luis, 62 urteko gizona. Aitarengandik ideologia karlista jaso zuen eta, orain, frankista sutsua da; katolikoa eta arauak zorrotz betetzearen aldekoa. Seminarioan ere eman zituen urte batzuk. Teresarekin ezkonduta dago eta Irene, 17 urteko neskatoa, bien alaba da. Irene da Luisek gehien maite duena, aita biguntzea lortzen duen bakarra.

Zorrotz betearazten ditu bere arauak Luisek, baina herritarrekin adeitsua izaten ere badaki. Hala ere, denek dakite Luisek nahi dena egin behar dela, bestelako ondoriorik nahi ez bada. Bestetik, kontaktuak ditu Errejimeneko goi-karguekin eta, horrez gainera, herriko lantegiko jabeetako bat da, beraz aberastasun handia bildu du agintean dagoenetik.

Javier eta Luis lagun-minak izan ziren, Gerra Zibilak kontrako aldeetan jarri zituen arte. Gaztetan pilotan jokatzen zuten bikote gisa eta hainbat txapelketa irabazi zituzten. Luis eta bere aita altxamendua gertatu bezain pronto atxilotu zituzten, Celaya hotelean zeuden eskuineko beste hainbat lagunekin batera, eta aita kartzelan hil zen. Gero, gerra irabazi ostean, mendekua hartu zuen Luisek eta Javierren seme-alabak atxilotu zituen: Jose Ramon, Ana eta azken honen senarra Antonio.

Harrezkero, Javierren eta Luisen artean gorrotoa da nagusi.