X-inaxio-X

X-inaxio-X

Inaxio
Iñigo Aranburu
Inaxio Celaya

Inaxio eta Karmele, Javierren seme-alaba gazteenak dira, 22 urtekoak. Euskal kultura bizirik mantentzea da Inaxioren ardura nagusienetako bat. Ezin du jasan euskarak dituen mugak, eta euskara bizirik mantentzeko ahaleginetan ibiltzen da. Bere burua ere euskara irakasteko prestatzen ari da, eta horretarako, euskaraz idazten ikasi du berak bakarrik, autoalfabetizatu egin da.

Intelektual xamarra da, ia beti libururen bat izango du aldean, eta kulturarekin edozein injustizia borrokatu daitekeela uste du. Gainera, ez da teoria hutsean gelditzen, praktikara eramaten du sinisten duen hori. Tomas lagunarekin eta arreba Karmelerekin batera fabrikako lan-baldintza kaxkarrak salatuko dituen taldea osatuko du, baina bere ikuspuntua ez da lagunena bezain muturrekoa izango. Bakezalea da, bortizkeria gorroto du eta ez da gustura sentitzen Francoren Errejimenaren aurka borrokatzea proposatzen dutenean.