X-juan-X

X-juan-X

Juan
Josean Bengoetxea
Juan Celaya

Javierren semea da Juan, Pilarrekin ezkonduta dago eta seme-alabak dituzte: Martin eta Ana. Gerra aurretik, berea anaia Jose Ramonekin ibiltzen zen beti, gauza guztien gainetik, lagunak ziren. Baina berak ez zuen Gerra Zibilean parte hartu; anaia idealistagoa zen bezala, berak arazoak ekidin nahi izan ditu beti.

Inoiz ez du ideologia oso markatua izan, ez baitu arazoetan sartu nahi. Juan gizon praktikoa eta zuzena da; agian gris xamarra, baino familia beste ezeren gainetik maite duena, eta oso argi du hotelak aurrera egitea behar beharrezkoa dela, denak ongi bizi ahal izateko.

Juanek bizimodu lasaia nahi du, horregatik nahiago du politikaz hitzik ez egin.

Horrez gainera, gizon leiala, prestua eta arduratsua da. Bere gain hartzen ditu zama guztiak txintik esan gabe, nahiz eta horietako batzuk oso astunak egingo zaizkion denborarekin. Langilea, sinestuna, formala eta seme-alabekin zorrotza da. Bizitzan zerbait izatera iritsi daitezela nahi du eta berak jaso dituen balore berberak transmititzen saiatzen da.