X-javier-X

X-javier-X

Javier
Felix Arkarazo
Javier Celaya

Javier Celayak 62 urte ditu eta alarguna da. Mari Carmen emaztea duela 22 urte hil zen, Inaxio eta Karmele bikien erditzean. Ordutik, bere ardurarik nagusiena familiaren hotelean (Celaya Hotelean) lan egin eta familia elkarturik mantentzea izan da.

Gizon ona izan da Javier. Gerra aurretik, gizon zoriontsua eta barre errazekoa zen, baina bizitzak ilundu egin du bere izaera nolabait. Gerra aurretik, Luis Egaña zen bere lagunik handiena. Elkarrekin hazi ziren eta umetatik elkarrekin ibili ziren. Gerrak, ordea, kontrako aldean jarri zituen bi familiak.

Bere seme-alabak busti ziren gehiago Gerra Zibilean, Jose Ramon eta Ana batik bat, errepublika-zaleen aldean. Herria nazionalek hartu zutenean, Jose Ramon eta Ana atxilotu egin zituzten. Jose Ramonek ihes egitea lortu zuen, baina Anak kartzelan amaitu zuen eta haren senar Antonio fusilatu egin zuten. Abertzale izan arren, eromena iruditzen zitzaion hura guztia Javierri eta, egia esan, bi aldeetako jendeari lagundu zion bizia salbatzen.

Ordutik, Javier ez da pertsona bera. Isilagoa eta serioagoa bihurtu da. Alde batetik, minak eta amorruak janda; eta, bestetik, ondoan gelditzen zaion familiari ezer txarrik gertatzeko beldurrak airean bizi delako. Gerra ondorenetik Javierrek ez du ezer esaten, ez da arazoetan sartzen eta arriskuren bat antzematen duenean, hori ekiditen saiatzen da. Koldarkeria eman dezake, baina bizirauteko eta etxekoak babesteko sena da. Bere Aitaren Etxea babestu behar duelako. Orain arte ondo joan zaio horrela, baina Martinen eta Ireneren arteko harremanak hankaz gora jarriko du dena.