Martin

Martin

Martin
Ander Azurmendi
Martin Celaya

Juanen eta Pilarren 18 urteko semea da Martin Celaya. Gerra eta gorrotoa zer diren jakin gabe, Martin zoriontsu hazi izan da Echegui arrantzale giroko herrixkan. Ikasle kaxkarra izandakoa, familiaren hotelean egiten du lan aitonarekin eta gurasoekin batera. Aitona Javier eredu da berarentzat, miresmen eta errespetu handia dio.

Izaeraz, bihotz oneko mutila da, izpiritu askekoa, dibertigarria eta txantxazalea ere bai. Baina baita apur bat sineskorra ere, eta horrek arazo bat baino gehiago sortuko dizkio Irenerekin maitemindu ondoren. Izan ere, ikusi orduko erabat txoratuko da Egañatarren etxeko alabarekin. Eta ez du etsiko, nahiz eta euren familiak etsaiak izan.