Itxi

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aitaren etxea

Aurrerapena

Aireak belarriak izango ditu, gaur, 'La Casa de Mi Padre'n

EiTB

Echeguitarrentzat oso zaila izaten da Luis Egaña alkatearen aginduari kontra egitea, baita Irene alabarentzat eta fabrikako langileentzat ere.

  • Pilar eta Martin

    Pilar eta Martin

Luis Egaña, Echeguiko alkatea, izango da 'La Casa de Mi Padre' telesaileko protagonista gaurko atalean. Aireak ere belarriak ditu, eta atal honetan argi geratuko da Luisen boterea noraino irits daitekeen.

Irene Egañak eta Martin Celayak ezin diote elkar maitatzeari utzi, eta ahalegin handiak egingo dituzte elkartu ahal izateko. Izan ere, Luis Egañak ez du inola onartuko Celayatarrik bere alabaren inguruan. Gezurrak eta aitzakiak erabiliko badituzte ere, aireak belarriak dituela ohartuko dira bi gazteak, eta bikoteak lehen eztabaidak izango ditu.

Istripua fabrikan

Fabrikan, aldiz, istripu larria gertatuko da. Langileak kexu ziren aspalditik, eta lanerako erabiltzen dituzten makinak ez direla seguruak salatu izan dute. Oraingoan, langile batek eskua galdu du. Baina Luisek ez du amore eman nahi, eta Santiagok sendo egingo dio aurre: lan-baldintza segururik ez badute, ez dute lanean jarraituko. Zer ondorio ekarriko du honek? Zer prezio izan dezake Luisi aurre egiteak?

Garbigailua

Bestetik, Celaya hotelean beste buruhauste bat dute. Saltzaile bat etorri da sekulako berrikuntza eskaintzen: arropa garbitzeko makina. Javier, Juan eta Pilar ez dira ados jartzen makina deabru hori erosi ala ez erabakitzeko.

Larunbatero, 22:15ean, ikus daiteke 'La Casa de Mi Padre', ETB2n eta eitb.eus-en.