50eko hamarkada nolakoa izan zen Euskal Herrian | EITB Aitaren Etxea

Aitaren etxea

telebista

- 50eko hamarkada

2:37
AITAREN_ETXEA

Gudarien familiek asko sufritu zuten 50eko hamarkadan

'Aitaren Etxea' telesaileko Celayatarrak bezala, galtzaileen bandoan familia asko gelditu ziren Gerra Zibilaren ondoren. Egoera denentzat txarra bazen, etxe hauetan askoz txarragoa izan zen.

4:12

Gaizki ikusia zegoen emakumeek ikastea edota kanpoan lan egitea

'Aitaren Etxea'ko Irenek dituen asmoak oso emakume gutxik egin ahal izaten zituzten 50eko hamarkadan, gizartean gaizki ikusia baitzegoen. Emakume eta gizonen rolak oso banatuta zeuden.

Francoren irudia goratu beharra zegoen 50eko hamarkadan

Horrela hasiko da "Aitaren Etxea", hainbat lagunei entzundako istorio eta gertaeretan oinarrituta sortutako telesaila. 50eko hamarkada nolakoa zen azalduko du: euskararen debekua, Franco...

3:46

Etxeko pareten artean soilik egiten zen euskaraz 50eko hamarkadan

Anari zigorra jarri diote eskolan euskaraz egin duelako. 50eko hamarkadan kalean ere ez zen entzuten Carmen Iturri, Batis Maiz, Agustin Beloki, Julian Arin eta Mertxe Barandiaranek kontatu digutenez.

Futbolaren zaletasuna Francok bultzatu zuen

50eko hamarkadan pentsamentu bakarra defendatzen zuen Francoren diktadurak 'Aitaren Etxea' telesailean ikusiko dugunez. Eta jendea lozorroan mantentzeko, futbolaren zaletasuna bultzatu zuten.

Dokumentala

3:09

Nolakoak ziren eskolak 50eko hamarkadan?

'Aitaren Etxea'ko Anak arazo bat izan du eskolan. Batis Maizek, Legazpiko irakasleak, eta Iñaki Zelaiak, La Salleko anaiak, umeak zirenean eskoletan nola ikasten zuten azaldu digute.

Zer sentitzen zuten 50eko hamarkadan lanera etorri ziren haiek?

'Zenbat aldatu garen' dokumentalean 50eko hamarkada errepasatu dugu, 'Aitaren Etxea'-n ikusiko ditugun gaiak aurreratuz. Mari Carmen Eceolazak 6 urterekin iritsi zenean zer sentitu zuen kontatu digu.