Itxi

Ahoz Aho

Ahoz Aho

Ahoz Aho

16:30ean

M8ari buruzko "Ahoz Aho" saio berezia, gaur arratsaldean

EITB Media

Saioa Martijak aurkezten duen aktualidade tartearen ondoren, Ilaski Serranok M8aren inguruko tarte monografikoa eskainiko du.

  • Ilaski Serrano "Ahoz Aho" saioan.

    Ilaski Serrano "Ahoz Aho" saioan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

Gaur, martxoak 8, ETB1eko "Ahoz Aho" saioak Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du. Saioa Martijak aurkezten duen aktualitate tartearen ondoren, Ilaski Serranok M8aren inguruko tarte monografikoa eskainiko du. 

Iraitz Agirre eta Jule Goikoetxea ikerlariak izango ditu Ilaskik platoan eta beraiekin, M8ari lotutako gertakari historikoak landuko ditu. Iraultza Industrialetik abiatutako errepaso historikoa egingo dute, New Yorkeko Triangle Shirtwaist fabrikako sutea eta Errusiako iraultza aurreko gertakariak gogoratu eta gaur egunera iritsi arte. 

Munduko errepasoa eta gero, Euskal Herriko egoerari begira jarriko dira, Jule Goikoetxeak beste ikerlari feminista batzuekin egin duen ikerketa aztertuz. Emakunderen beka bati esker egindako azterlana biltzen du EAEko demokrazia patriarkala ikerlanak eta uneoro patriarkatua birsortzeko mekanismoak zeintzuk diren ikertzen dira bertan. 

Amaitzeko, saioaren kolaboratzaile emakumeen mezuak entzun ahal izango dira: Ana Galarraga, Maite Goñi, Jasone Osoro eta Maddi Castrorenak, besteak beste. 

"Ahoz Aho" astelehen honetan ohi baino beranduago hasiko da eta Paris-Niza txirrindularitza lasterketaren zuzeneko emanaldiaren ondoren, 16:30ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en