Ahoz Aho
Bideoak
Amazonek aukera ematen digu gure erosketen % 2,5 dohaintzan emateko eskola bati. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak gogor kritikatu du Amazon; izan ere, elkarteak baimenik ez dion arren, Amazonek ikastolen izenak eta datuak erabili ditu. Bestalde, ez zaio bidezkoa iruditzen helburu komertzialarekin lortutako dirua jasotzea. Gainera, dioenez, Ikastolen Elkarteak herrigintza du helburu, eta Amazon horren kontra doa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa