Ahotsak
22:00etan
Etxarri Aranazko, Gasteizko eta Oiartzungo abesbatzak lehian, gaur, 'Ahotsak' saioan
EiTB
Lizarran arituko dira nor baino nor gehiago finalerako txartelaren bila.
Euskal Herriko abesbatzarik onena aukeratzeko lehian, hiru talde izango dira nor baino nor gehiago 'Ahotsak' saioaren gaurko atalean: Etxarri Aranazko abesbatza, Gasteizko Urkanta abesbatza eta Oiartzungo Lartaun abesbatza.
Hiru hautagaiak Lizarrako kaleetan barrena arituko dira kantuan, Julian Iantzi aurkezlearen eta Hibai Etxebarria adituaren esanetara.
'Ahotsak' saioa 22:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.